Ventanas de Aluminio y Pvc Bilbao - Puertas y Barandillas de Acero Inoxidable Vizcaya

Katalogoa

Eurodur 3S Sistema

Edozein itxura eta arkitektura-eratara moldagarri diren leiho eta ate eraikuntzarako irtenbide sorta zabala aurkezten du. Horretarako marko, leiho-horri, zutoin eta profil-laguntzaile anitz ditu. Gaiaren termoplastizitatea kurbak, arkuak eta abar lantzea ahaltzen du.

Eurodur 3S sistemarekin ekoiztutako leihoek bere hermetikotasuna, isolapen ahalmen termiko eta akustiko handiak (konfort gehiago eta garrantzizko aurrezpen energetiko adierazten dutenak), iraupen luzea eta mantenimendu eskasa dituzte alde nagusiak.

Eurodur Sistemak ekoizkin egiaztatuko AENOR ikurra ere dauka, eta PVC profil ekoizleen artean lortzen lehena izan da, orain dela gutxi berriztatua izanik.

Eurodur 3S KOMMERLING-ek arotzeriarentzako profilen arloan urteetako esperientziez egindako teknologien eta aurrerapen teknikoen sintesia da.

Eurodur 3S sistema erabilgarriaren berezitasuna baldintza guztietara egokitzeko duen moldakortasuna da. Profilen diseinua, 58 mm-tako lodierarekin, arotzeriak estilo guztietara egokitzea ahalbidetzen du, bai berriztatze lanetan eta estilo modernoetan ere. Eurodur 3S sisteman zihurtasun eta estankotasun emateko goi-kalitatezko burdineriak ipini daitezke ere.

Eudodur 3S sistemak 58 mm-tako lodiera du errefortzu kamera zabal batekin. Leiho-orria ere 58 mm-takoa izan daiteke (kanpoaldetik leiho-markoarekiko atzeratura gelditzen da) edo 74 mm-takoa (kanpoaldetik leiho-markoaren parean gelditzen da). Profil hauen lodierak 3 mm-tatik47 mm-tara (68 mm–tara lodigarriarekin) edozein lodierako beirak jartzea onartzen du.

 

Ventanas de Aluminio y PVC Hargira Puertas de Acero Inoxidable

Polígono Atxukarro 5, Arrigorriaga

Bizkaia - 48480

Tel. 946 712 065 hargira@ventanashargira.com


Sitios Relacionados

Visítanos en Youtube

Puertas, Ventanas y Barandillas de Aluminio y Acero Inoxidable