Ventanas de Aluminio y Pvc Bilbao - Puertas y Barandillas de Acero Inoxidable Vizcaya

Katalogoa

EuroFutur Elegance Sistema

EuroFutur Elegance-k alemaniar teknologia aurreratuena erabiltzen du zure etxean babes eta isolamendu maila oberenak lortzeko.

Sistema sendo honekin mota guztietako itxiturak sor daitezke, leihoak, sarrera ateak, kortina-horma eta abar..., bai zuri, egur edo bestelako koloreetan.

Bost kamera eta junta bikoitzeko EuroFutur Elegance profilak, 1,3 W/m2 K.-ko U balorea lortzen du.

Isolamendu akustikoa

EuroFutur Elegance sistema berriarekin 35 dB-tako isolamendu akustikoa lortzen da, eta 45 dB-takoa lor daiteke beira autaketa egoki batekin . Ohiko leiho irristagarriak 25 db-tako isolamendua ia ez dutela gainditzen kontutan hartzen badugu, bizitza-kalitate obekuntza nabarmena dugu.

Energi aurrezpena

Gaur egungo ingurugiro politikak (Kyoto-ko protokoloa) atmosferara  berotegi-efektuko gasen igorpenen murrizketa du helburu. Horretarako oraingo energi kontsumoak (Berogailua, girotutako airea, etab)  gutxitzea eta energi eraginkortasun teknologien garapena nahitaezkoa da.

Europear (UNE EN ISO 10077) arautegiak PVC-a arotzgintzarako gairik isolatzaileenatzat  hartu du, egurra baino obeagoa eta metalezko arotzgintzarekiko oso gainetik.  KÖMMERLING-ek, hala ere, bere sistemak obetzen ditu, konfort eta isolapen maila andiagoak lortzeko.

EUROFUTUR ebakidura baten U balorea beste gaien U baloreekin parekatzen badugu (arautegiak hartzen duen moduan), isolamendu alde nabarmena lortzen duela nabari da.

Segurtasun gorena

EUROFUTUR sistemaren profilen sendotasuna, kalitatezko burdineri batekin batuta, 70 mm-tako sistema berri onekin eraikitako leihoak askoz ere iraunkorragoak eta seguruagoak egiten ditu. Gainera orain lodiera andiagoko beirak sartu daitezke, daukagun beharraren arabera (segurtasuna, isolamendu termikoa, akustikoa), nahiz laminarrak edo kamera andidunak izan.

Kolorea

KÖMMERLING PVC profilen berezko bukaera zuria edonolako arkitectura-erarekin errazki elkartu daiteke, hobenezinezko tankeraz irauten duelarik denboran zehar inolako tratamendu arrotzen beharrik gabe. Hala ere, kolorea bai ohizko eta aro berrienetariko arkitekturan ere aurkezten den eguneroko konstantea da. Leihoak fatxadaren garrantzizko gai bezala ezin daitezke joera onetatik aldendu. KÖMMERLING-ek  foliaketa sistema baten bidez eman dio erantzun hoberena behar hauei.

Ventanas de Aluminio y PVC Hargira Puertas de Acero Inoxidable

Polígono Atxukarro 5, Arrigorriaga

Bizkaia - 48480

Tel. 946 712 065 hargira@ventanashargira.com


Sitios Relacionados

Visítanos en Youtube

Puertas, Ventanas y Barandillas de Aluminio y Acero Inoxidable